XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

jo eta su hasi nintzen patioko zigarro punta guztiak biltzen pikatua egiteko.

Oso ohitura iraunkorrak hartzen dira kartzelan, inolaz ere kendu ezin daitezkeenak.

Lehen esan dizut auzoak pozoitzen zituen lagunaren kasua ezagutzen nuela.

Ziegakide izan nuen hogei urtez gizon hura, zure aita joan zenean.

Kafea genuen gogokoena zure aitak eta biok zulo hartan, edozer emango genuen Parisko erara prestatutako kafe on baten truke.

Bada, egun batean zure aitak arropa-zakua jaso eta alde egin zuen, eta mutil hura etorri zitzaigun ziegara.

Egunero prestatzen zigun kafea Boulevarden izango bagina bezala.

Lelotuta bezala begiratzen zigun, baina oso ondo egiten zuen kafea.

Kafe aleak ateratzen zituen sukaldariarekin ez dakit zernolako trukea eginda, eta ziegan birrintzen zituen kafea egiteko.

Mutil horrek hainbat lagun garbitu zituen, burutik eginda omen zegoen.

Nik ez nuen inor ere ukitu, baina ziega berean amaitu genuen.

Hil zenean, bere trasteak utzi zizkidan.

Horrenbestez, baiezko keinua egin diot buruaz, eta kafe hurrupa bana egin dugu.

-Badakizu zer aldatu den gehiena hiri honetan? Zirimiria, orain ez du lehengo moduan euri xehea egiten, aukeran zaparrada botatzen du, eta euritakorik gabe harrapatuz gero, blai eginda utziko zaitu udaletxeko zubian.

Bestalde, kaleen eta lekuen izenak ere aldatuak daude